Ohiko batzarrerako deialdia

Familia estimatuak:

Honakoaren bidez, JOAKIN LIZARRAGA IP-KO GURASO ELKARTEAK egingo duen OHIKO BATZARRERAKO deialdia egitera gatozkizu. Batzarra 2018ko AZAROAREN 27an, asteartean, arratsaldeko 16:45ean (1. deialdian) eta 17:15ean (2.ean), ikastetxeko ERABILERA ANITZEKO GELAn izango dira.

Hurrengoa izanen da batzarrerako gai-ordena:

OHIKO BATZAR OROKORRA

1. Juntarako kideen aukeraketa

5 leku huts izanen dira. Jarraian postu hauek betetzeko prozesuaren berri ematen dizuegu:

• Azaroaren 20 arte hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira horretarako ikastetxeko sarreran jarriko den kutxa batean. NANaren fotokopia utzi beharko da (beharrezkoa izango da Guraso Elkarteko bazkide izatea).

• Azaroaren 20an, hautagaien zerrenda Guraso Elkarteko bazkideei jakinaraziko zaizkie.

• Dauden hutsak baino kandidatura baino gehiago aurkeztuz gero, bozketa egingo da azaroaren 27ko batzarrean. Bozkatzeko ezinbesteko izanen da Guraso Elkarteko bazkide izatea.

2. 2017-2018 ikasturteko jardueren oroitza txostena eta 2018-2019rako jardun-ildoak.

3. Kontuen azterketa eta aurrekontuen aurkezpena.

4. Batzordeen aurkezpena.

5. Galde-eskeak.

Sarrigurenen, 2018ko urriaren 29an

JOAKIN LIZARRAGA GURASO ELKARTEA