Nor gara

ONGI ETORRI!!!

Ongi etorri gaur guregana hurbildu zareten familia guztioi.
Gutako askok elkarrekin zenbait urte eman ditugun arren, Joakin Lizarraga eskolan lehenengo ikasturtea dugu denok
Gure asmoa orain arteko ilusioa eta gogoa zuoi kutsatzea da, elkarrekin, orain arte GEak eskaini dituen zerbitzuei jarraipena eman, suerta daitezkeen beste behar batzuei erantzun eta ekimen berriei gogotsu ekiteko.

Gure eginbeharra ikastetxeko martxa egokia izateko laguntza ematea da. Horretan datza gure lana, ditugun eskaerei erantzunez eta "herria" helburu, herriko eskola Sarrigurengo kaleetara ateraz.

Sarrigurengo etorkizuna gura seme-alabak dira!!

FUNTZIONAMENDUA

GURASO ELKARTEA irabazi-asmorik gabeko elkartea da, aita eta amek osatua, gure seme-alaben hezkuntzan laguntzearren. Bere helburua hezkuntza-esparrua eta kalitatea hobetzea da, besteak beste, familia eta lana uztartzeko ezinbestekoak diren zerbitzuak eskainiz.

Gure elkartea SORTZEN federazioaren parte da, Sortzen-ek D ereduko kalitatezko eskola publikoa bultzatu eta horren alde egiten duen federazioa baita.

GURASO ELKARTEA bazkide garen familia guztiok osatzen dugu, horregatik, denon ardura da elkartearen funtzionamendu egokia. Antolaketari dagokionez, Guraso Elkartea JUNTA eta BATZORDEEK esatzen dute. Batzorde bakoitzak bere esparruan egiten du lan eta juntari kudeaketa lana dagokio. Batzorde guztietan aritzen direnak eskolako aita eta amak dira, boluntarioak, beren denbora eta ahalegina gure eskolak hobeki funtziona dezan eskaintzen dutenak.

EGIN ZAITEZ BAZKIDE

Guraso Elkarteko bazkide izan nahi baduzu, ondoko estekan izena emateko orria deskarga dezakezu.

JOAKIN LIZARRAGA GURASO ELKARTEA