Jantoki

JANTOKIKO ETA HAURRAK JASOTZEKO ORDUTEGIAK

Egun hiru txanda daude, taulan jasotzen diren ordutegien arabera:

 
3 URTE
4-5 URTE
1º LEHEN HEZ.
2º - 6º LEHEN HEZ
JANTOKIA
12:30 - 13:30
12:50 - 13:40
13:35 - 14:30
13:45 - 13:45
JASOTZEKO OSTIRALA
14:45 - 15:30
14:00 - 15:30
14:30 - 15:30
14:30 - 15:30

3 URTEkoak lo-kuluxkara joaten dira bazkaldu ondoren eta dagokien psikomotrizitate gelan jasotzen dira:

  • Gela A, B eta C: Eraikin txikiko (Haur Hezkuntza) psikomotrizitate gela.
  • Gela D eta E: Eraikin handiko psikomotrizitate gela.

Norbaitek haurra bazkalondoren jaso nahi badu, jantokiko arduradunari abisatu behar dio goizean, 9:00etik 10:00era, honek haurrari atezaintzara laguntzeko 13:30ean. Ez bada arreta ordutegian abisua ematen, ezin da haurra jaso lo-kuluxka bukatu arte.

4 eta 5 URTEkoak, bazkaldu ondoren haur hezkuntzako jolastokira joaten dira edo gimnasiora hotz handia edo euria egiten badu. Leku horietatik jasotzen dira.

Lehen hezkuntzako ikasleak jolastoki nagusian jasotzen dira.

Huts egiteak jakinarazteko email-a

9:00etatik 9:30etara deitu edo ilararik egin behar ez izateko, jantokiko arduradunari, Rosa Chocarrori, email, telefono edo whatsapp bidez helarrazi ahalko dizkiogu jakinarazpenak.

jantokisarriguren@ausolan.com

672 30 29 67

MENUA

Menua hiruhileko osorako planifikatzen da . Familia bakoitzari menu bat ematen zaio eta Guraso Elkartearen webgunean ere ikus daiteke. Alergiak direla eta, dieta bereziko menuak onartzen dira, dagokion mediku-txostena aurkeztu eta gero. Dieta biguna edota lehorgarria ematen ahal zaio haurrari, gurasoentzako arreta ordutegian, 9:00etik 10:00era, abisatuz gero.

Begira ezazu asteko menua

Ondoko estekak Ausolan atelera bideratuko zaitu. Bertan, asteko menua izango duzu ikusgai.

MENUA IKUSI

Deskargatu hiruhileko honetako menua

Ondoko estekak hiruhileko honetako menua deskargatuko dizu.

HIRUHILEKO HONETAKO MENUA

FUNTZIONAMENDUA

Haurrak elikadura osasuntsu eta orekatua jasotzeaz gain, zerbitzu honen helburuak honakoak dira: haurrak mahaian ohitura egokiak hartzea, elikagai guztiak probatzen ikastea, mahai-tresnak erabiltzen ikastea eta hezkuntza ekintzak burutzea, eskolaren hezkuntza-ildo berdintsuan.

Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleak

Irailaren azken astean, haurrak bazkaltzera etortzen dira ikasturtean zehar beraiekin egongo diren begiraleak ezagutzen joateko, hala nola jantokiko espazioa eta lo-kuluxka gela ezagutzeko.

Urritik aurrera, begiraleek haurrak gelatik jasotzen dituzte (bertan garbitu dituzte eskuak). Haurrak, hilera batean, soka batekin lagunduta eta egunero haur bat makinista delarik, jantokira joaten dira, poliki, korrika egin gabe. Dagokien lekuan esertzen dira, esekitokitik adurzapia hartzen dute eta jartzen dute. Lehengo hilean zehar, helburu nagusia haurrak jantokian eta lo-kuluxkan gustura egotea da. Bere kabuz bazkaltzen ikastea ( mahai-tresnen erabilera) eta elikagai eta testura desberdinak probatzea lantzen da bereziki. Bazkaldu ondoren, komunera joaten dira eta psikomotrizitate gelara joaten dira lo-kuluxka egitera eta atseden hartzera. 14:45ean begiraleek dagokien gelara eramaten dituzte, ostiraletan edo arratsaldez eskolarik ez dagoen egunetan izan ezik. Kasu honetan, gurasoek psikomotrizitate gelatik jasotzen dituzte.

Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailako ikasleak

Begiraleek haurrak gelatik jasotzen dituzte eta ilaretan, lasai, jantokira joaten dira eta han eskuak garbitzen dituzte. Jantokian haur bakoitza dagokion lekuan esertzen da eta begiraleak bazkaria zerbitzatzen dio platerean. Haur hezkuntzako lehenengo mailan bezala, autonomia, elikagai guztiak probatzeko iniziatiba eta ikaskideekiko errespetua lantzen dira. Bazkaldu ondoren begiraleek haurrak jolastokira laguntzen dituzte eta beraiekin geratzen dira.

Lehen hezkuntzako ikasleak

Lehen hezkuntzako ikasleak dagokien ilaran jartzen dira jolastoki nagusian, bazkaltzera sartzeko ordua baino bost minutu lehenago. Lehenengo komunera joaten dira eta hortik jantokira. Han non eseriko diren aukeratzen ahal dute, dagokien mahaian ( mailaren arabera). Lehen hezkuntzako ikasleei, begiraleek janaria bandejetan zerbitzatzen diete eta bigarren mailatik aurrera, ikasleek bandeja bat hartu, self-servicetik pasatzen dira eta han bazkaria zerbitzatzen diete.

Haur hezkuntzakoekin bezala, begiraleek laguntzen diete mahaian ohitura egokiak hartzen ikasten eta elkarbizitza eta autonomia lantzen. Bukatzen dutenean haien bandeja eta edalontzia jasotzen dituzte.

Bazkaldu ondoren, jolastokira joaten dira eguraldi ona egiten badu. Bestela, estalitako jolastokira joaten dira. Bertan jolas librean aritzen ahal dira haien lagunekin.

GURASOEKIN KOMUNIKAZIOA

Haur hezkuntzako ziklo osoan zehar, egunero informazioa ematen da geletako leihoetan ipintzen diren orrien bidez: Haurrek zer bazkaldu duten aipatzen da eta 3 urteko haurrek lo-kuluxka egin duten edo ez.

Ikasle guztiek urtean bi buletin jasotzen dituzte ( lauhileko bakoitzeko bat). Bertan ondokoa ebaluatzen da: jantokian duten jarrera, mahaiko ohiturak, mahai-tresnen erabilpenean duten autonomia maila, elikagai guztiak probatzeko jarrera, ikaskideekiko eta begiraleekiko harremana…

Haurraren jarreran edo elikaduran problema aipagarriren bat baldin badago, jantokiko arduradunak bere gurasoei eta Guraso Elkarteari jakinarazten die. Jantokia, bazkal ondorengo jolastokia edo lo-kuluxka dela eta, daukaten edozein kezka argitzeko, Gurasoak jantokiko arduradunarekin harremanetan jartzen ahal dira.

MATRIKULA

Zerbitzu hau erabili nahi baduzu, izen-emate orria ondoko estekan deskargatu dezakezu.

JOAKIN LIZARRAGA GURASO ELKARTEA