Baratzea eta Ingurugiroa

Eskolako baratzearen funtzionamendua eta erabilera

– Neguko ordutegia: astelehenero 16:30etatik 18:00ak arte.
* Beti batzordeko norbait izanen da, informazioa emateko, laguntzeko, zalantzak argitzeko eta zuen proposmenak jasotzeko.

– Baratzea zuena ere bada, beraz, zaintza-lanetan edo proposamenak eginez parte hartu nahi baduzue (jardueraren bat bultzatu, zerbait landatu edo erein…), hurbil zaitezte irekita dagoenean edo bidal ezazue mezu bat ingurugirosarri@gmail.com helbideera.

– Ikasturtean zehar hainbat jarduera egingo dugu (landaketak, tailerrak…)

-Baratze ekologikoak ongi funtzionatzeko, oinarrizko arau batzuk errespetatu behar ditugu:

baratza

Baratzea denona da, lagun iezaiozu loratzen!

 

ASTELEHENETAKO JARDUERAK 17:00etan

  • Azaroak 21- Baratxuriak eta beste landare batzuen landatzea.
  • Abenduak 12 – Lastodunak (garia/garagarra) eta kamomila landatzea eta konpostadorearen betetzea.
  • Abenduak 19 – 2017ko tailerren prestaketa eta baratzeko ohiko lanak

JOAKIN LIZARRAGA GURASO ELKARTEA