Baratza eta ingurugiroa

Eskolako baratzearen funtzionamendua eta erabilera

– Neguko ordutegia: astelehenero 16:30etatik 18:00ak arte.

* Beti batzordeko norbait izanen da, informazioa emateko, laguntzeko, zalantzak argitzeko eta zuen proposmenak jasotzeko.

– Baratzea zuena ere bada, beraz, zaintza-lanetan edo proposamenak eginez parte hartu nahi baduzue (jardueraren bat bultzatu, zerbait landatu edo erein…), hurbil zaitezte irekita dagoenean edo bidal ezazue mezu bat ingurugirosarri@gmail.com helbideera.

– Ikasturtean zehar hainbat jarduera egingo dugu (landaketak, tailerrak…)

Honi lotuta, hurrengo astelehenean, azaroaren 21ean, 17:00etatik aurrera baratxuriak eta beste landare batzuk landatzera gonbidatu nahi zaituztegu.

-Baratze ekologikoak ongi funtzionatzeko, oinarrizko arau batzuk errespetatu behar ditugu. Atxekitutako dokumentuan dauzkazue.

baratza

Baratzea denona da, lagun iezaiozu loratzen!

JOAKIN LIZARRAGA GURASO ELKARTEA