Berriak

Eskola jantokia erabiltzeko diru laguntzak 2018-2019

Eskola jantokia erabiltzeko diru laguntzak 2018-2019

Gehiago irakurri

“Emozio kudeaketaz elkarbizitza sustatzen” tailer

“Emozio kudeaketaz elkarbizitza sustatzen” tailerrak, helburutzat dute txikiek beren emozioak ezagutu, errespetatu eta kudeatzen ikastea eta baita ere besteekin erlazionatzen laguntzea. Saioak emozioak eta balioak lantzen dituzten ipuinetan oinarritzen dira: Koloretako muntroa, Elmer, etb. Eta hauekin, jarduera ludiko eta mugimendu joko desberdinak egiten dira edukiak eta balioak barneratu ditzaten. Edukiak adinetara egokituko dira. doodle tailer

Gehiago irakurri

“Jantoki osasuntsua eta jasangarria: freskoa, tokikoa, garaikoa eta ekologikoa”

Hitzaldi-debate: Hitzaldiaren helburua da sozial, elikadura eta ingurumen mailan gure jateko moduari buruz, gure ekoizpen ereduari buruz gogoeta egitea eta eztabaidatzea. Horretaz gain gure autonomia erkidegoan eta estatuan garatzen ari diren jantoki eredua aldatzeko ekimenen berri emanen da. Lekua: Erabilera anitzetako aretoa Data eta ordua: azaroan 9a 17:00etatik Aurrera Guraso Elkarteak haurtzaindegi zerbitzua antolatuko du. ...

Gehiago irakurri

OHAR OSO GARRANTZITSUA!!!

Kaixo!! Ikasturte honetan ia 700 ikaslek erabiltzen dute egunero jantoki-zerbitzua. Irailean eta ostiralero emandako egoera berriz ez errepikatzeko, eta antolaketa eta guztion segurtasuna hobetzeko, arratsaldean klase ez dagoen egunetan haurrak jasotzeko modua aldatuko da azarotik aurrera. Haurrak soilik 14:45tik 15:30era jaso ahalko dira. Jolastokiaren atetik sartu beharko da, Europar Batasuneko etorbidera ematen duen sarreratik, Lehen ...

Gehiago irakurri

IPUIN-TERAPIA TAILERRAK

Jantoki eta Guraso Eskola Batzordekook ipuinterapiaren inguruko tailer batzuk eskaini nahi dizkizuegu. Bertan, ipuinen bidez gure txikien hainbat beharrei (gatazkak, dolua, frustrazioak…) erantzuna emateko moduak landuko ditugu. Tailerrak astearteetan izango dira, ordu eta erdikoak eta guztira 8 saio eskainiko dira. Saio bakoitzean, gehienez, 20 lagun izango dira, tailerren dinamika partehartzailea eta eraginkortasuna bermatzeko. Tailerretan izena ...

Gehiago irakurri

Ongi etorri 2017-18 ikasturtera

Kaixo, familiak! Ikasturtea hasi da eta jadanik martxan dira jantokia eta goizetako ludoteka zerbitzuak. Aurten batzordean lanean aritu gara gure seme-alabek jasoko duten arretaren kalitatea hobea izateko. Jantokia: Elikadura hobetzen: Aurten, gure seme-alaben menuetan, handiagoa izango da bertako produktu eta produktu ekologikoen eskaintza, hilabeteko kuota garestitu gabe. Hasierako pasta, arroza, dilista eta garbantzuak beti EKO. ...

Gehiago irakurri

Guraso Elkartearen batzordeetan parte hartzeko galdetegia

Azaroaren 9ko Guraso Elkartearen lehenengo batzarrean komentatu zen bezala, hementxe duzue Guraso Elkartearen batzordeetan laguntzeko, parte hartzeko edo informazioa jasotzeko galdetegia.

Gehiago irakurri

Eskola Kontseilua

Eskola Kontseilurako gurasoen hautagaitzak aurkezteko epea bihar 15:00ak arte luzatu da.

Gehiago irakurri

Jantoki Oharra

Gogoratu txikiak jantokira joan behar ez direnean Rosaren telefonora (672302967) edo posta elektronikora (jantokisarriguren@ausolan.com) abisatu behar dela BAKARRIK. Azaroaren 15atik aurrera soilik bide hauen bitartez abisatzen duten familiei eginen zaie deskontua. Eskolaren langilegoaren lana ez oztopatzeko egiten da horrela. Mila esker

Gehiago irakurri

KATEGORIAK

JOAKIN LIZARRAGA GURASO ELKARTEA