2019/2020 kurtsorako jantoki-haurtzaindegi-ludoteka zerbitzuan izen ematea

Erabiltzailea = aita/ama/tutorea
Haurra = zerbitzuak erabiltzen dituena (jantokia, haurtzaindegia, arratsaldeko ludoteka)

Kasuak:
1. 18/19 kurtsoan zehar aktiboak egon diren haurrak :
Kurtso honetan aktiboak egon diren erabiltzaileentzat, epea ekainaren 3tik 16ra izango da.
NAV003.COMOCOMEN.COMen sartu eta erregistratuta dagoen haur bakoitzeko inkesta bat bete.
Galdera guztiak erantzun behar dira.“Dokumentazioa” atalean, jarraitu behar diren pausu guztiekin gida aurkituko duzue.

2. 18/19 kurtsoan erabiltzaile aktiboa, haur berria 19/20 kurtsorako
Kurtso honetan aktiboak egon diren erabiltzaileentzat, epea ekainaren 3tik 16ra izango da.
NAV003.COMOCOMEN.COMen sartu eta aktiboa dagoen haur baten kontutik haur berria altan emateko mezua bidali.
Mezuan jarri: haur berriaren izena eta bi abizenak, 19/20 kurtsoan egingo duen kurtsoa eta 19/20 kurtsoan erabili nahi dituen zerbitzuak.
Inkestan agertzen den informazio berdina bidali (1 kasuan).

3. Erabiltzaile berria
Erabiltzaile berrientzat, epea ekainaren 3tik 16ra izango da.
NAV003.COMOCOMEN.COMen sartu eta alta eman.
Behin titularrak bere datu guztiak sartuak izan, haur bakoitza nahi dituen zerbitzuetan izena eman beharko die.
“Dokumentazioa” atalean, jarraitu behar diren pausu guztiekin gida aurkituko duzue.

Edozein zalantza edo sartzeko arazorekin, mezu bat bidali ahalko duzue comocomen@ausolan.com helbidera, gaian “Comocomen Joakin Lizarraga” jartzen.








JOAKIN LIZARRAGA GURASO ELKARTEA